XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Felipek sorbaldak sorbalda: hombro jaso zituen.

Izen eta helbide helbide: señas haiek ez zioten ezer esaten eta hobe zen horrela.

Norbait hil behar bazuen, hobe ez ezagutzea.

Lana seguruago egingo zuen.

Gero, eta beti bezala, foto bat zegoen, argazki bat.

Atera eta...

- Koño!. Barreko neska! Eta hori ez zitzaion gustatu.

Hainbeste urtetan, lehen aldiz, hil aurretik bere biktima ezagutzen zuen.

Eta dardaratu egin zen.

Superstizioa? Ez, ez zuen sineskerietan sinesten sinesten: creer, sineskeria: superstición.

Baina bere gorputza dardaratu egin zela sentitu zuen.

Orain ez zuen, beti bezala, hotzean hilgo.

Orain biktima ezagutu egiten zuen, kupida sortuko zitzaion... Eta horrela lana ez zuen ongi bukatuko.

Aurresentimentu hori zuen: asuntua, arazoa ez zela ongi irtengo.

Atean irtetzeko gertu zegoen, baina atzera egin zuen.

Ez, egoera horretan ez zen kalera irtengo.

Gauzak aztertu aztertu: examinar egin behar zituen, baina hotzean, astiro.

Felipek dena, beti, hotzean egin nahi zuen.

Hobe zen horrela egitea, hotzean, emoziorik gabe, aurrekondiziorik gabe...